Greenjobs, Bridges from grey to green jobs, Helburuak

Eremu pribatuaCastellano | Euskera | English | Français | Lietuvos | български | Suomi
BRIDGES FROM GREY TO GREENING JOBS proiektuaren helburua da Europako ikaskuntza-eremuan ekarpen bat egitea, nazioz gaindiko lankidetzaren ikuspegitik, eta garapen iraunkorraren erronkei aurre egiteko konpromisoa hartua duten enpresen, taldeen eta prestakuntza-zentroen partaidetza aintzat hartuta.
[+] Gehio irakurri

GREENen asmoa da ikaskuntza-emaitzen eta kualifikazioen transferentzia eta aintzatespena hobetzea, ekarpen original, desberdin eta esperimental baten bitartez.

BRIDGES FROM GREY TO GREENING JOBS proiektuaren xedea da Europa mailako baliabide bat garatzea eta esperimentatzea, energia berriztagarrien arloko langileen ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak aintzatesteko, transferitzeko eta kapitalizatzeko. Izan ere, langileek hainbat testuingurutan hartzen dituzte ezagutza, trebetasun eta gaitasun horiek, eta funtsezkoak dira garapen iraunkorrak ematen dituen aukerak baliatzeko. Baliabide hori garatzeko, gaiarekin lotura duten talde guztien parte-hartzea lehenetsi nahi dugu; Europa mailako tresna komunetan oinarrituko gara (EQF/ECVET), eta genero-ikuspegia aplikatuko dugu.