Greenjobs, Bridges from grey to green jobs, Emaitzak

Eremu pribatuaCastellano | Euskera | English | Français | Lietuvos | български | Suomi

BRIDGES FROM GREY TO GREENING JOBS proiektuak ekarpen original bat egiten du Europako ikaskuntza-eremuaren garapenean; izan ere, herrialdeei laguntza ematen die kualifikazioak hobeki ulertzeko eta interpretatzeko, Europa mailako gardentasun-tresna komunen bitartez (ECVET eta EQF). Helburua da kualifikazioak eta gaitasunak aintzatestea eta herrialdeen arteko baliokidetasuna lortzea. Halaber, pertsonen mugikortasun-oztopoak murrizten laguntzen du, ikaskuntza pilatzen baita edozein tokitan, ikaskuntza non hartua den kontuan izan gabe.

[+] Gehio irakurri

Proiektuaren bitartez, honako EMAITZA eta PRODUKTU hauek lortu nahi ditugu:

  • Kualifikazioak lantzeko partzuergo bat, Europa mailakoa, eragile anitzeko lankidetza sendotu baten bitartez (sektorearekin lotutako talde guztiek osatua).
  • Funtsezko prozesu eta gaitasunen kartografia: aldaketekiko sentiberatasunaren, enplegagarritasunaren, karbono-igorpenen murrizketaren, enplegagarritasunaren alde egiteko izaera kritikoaren, eta langileek nazioz gaindi jarduteko duten ahalmenaren araberakoa.
  • Energia berriztagarrien arloko enpresei eskatzen zaizkien ikaskuntza-emaitzetan kualifikazio profesionalak lortzea, ECVET sisteman oinarrituta.
  • Kualifikazioak egiaztatzeko esperimentazioa lortzea, ikaskuntza-emaitzetan oinarrituta. Horretarako, ikaskuntza-emaitzak ebaluatzeko, transferitzeko, baliozkotzeko eta pilatzeko beharrezkoak diren prozedurak erabiliko dira.
  • Europa mailako baliabide bat, formatu elektronikoan, energia berriztagarrien arloko langileek zenbait testuingurutan hartutako ikaskuntza-emaitzak transferitzeko eta aintzatesteko.