Greenjobs, Bridges from grey to green jobs, Ekitaldiak

Eremu pribatuaCastellano | Euskera | English | Français | Lietuvos | български | Suomi

Nazioz gaindiko bilera - Donostia-San Sebastián - 13/12/2011


2011 urteko abenduak 13an, “BRIDGES FROM GREY TO GREENING JOBS” proiektuaren nazioz gaindiko lehenengo bilera ospatu zen Donostian, bizitzan zeharreko ikasketa bultzatzeko helburuarekin, baita pertsonen ikasketen transmisio, onarpen eta metaketa bultzatuz testuinguru formal, ez-formal eta informaletan.


[+] Gehio irakurri


[+] Gure newsletter-a kontsultatu

 

Imagen

Nazioz gaindiko bilera - Helsinki (Finlandia) - 26/03/2012


2012ko martxoak 26 eta 27an proiektuaren nazioz gaindiko bigarren bilera ospatu zen Helsinki hirian. Bertan, adituek zehazturiko bost tendentzi funtsezkoenak aztertu ziren, eta sektore eoliko, hidrauliko eta eguzki-sektorearentzat definituriko prozesu mapak azaldu zirelarik, biomasa energia ere proiektuan sartuz.


[+] Gehio irakurri


[+] Gure newsletter-a kontsultatu

 

Imagen

Bilera transnazionala - Vilnius (Lituania) - 28/06/2012


Ekainaren 28an eta 29an, Vilniusen, “BRIDGES FROM GREY TO GREENING JOBS” GREEN proiektuko hirugarren topaketa transnazionala egin zen. Helburu hau zuen: energia berriztagarrien arloan aukeratutako oinarrizko hiru kategoria profesionalen kualifikazio profesionalen diseinua berrikustea, ikasketa-emaitzei begira.


[+] Gehio irakurri


[+] Gure newsletter-a kontsultatu

 

Imagen

Nazioz gaindiko bilera - Aix en Provence (Frantzia) - 05/03/2013


Martxoaren 5ean eta 6an, “BRIDGES FROM GREY TO GREENING JOBS” GREEN Proiektuko laugarren topaketa transnazionala egin zen Aix en Provence herrian (Frantzia). Energia berriztagarrien arloan aukeratutako hiru lanbide-kategorien GREEN deskribapenen arteko baliokidetasunak egiteko tresna aurkeztea zuen helburu, ikasketa-emaitzei dagokienez. Gainera, herrialde bakoitzeko lanbide-heziketan hiru lanbide-kategoria horiek zer profil izango zuten ere azaldu zen.


[+] Gehio irakurri


[+] Gure newsletter-a kontsultatu

 

Imagen

Bilera Transnazionala - Balchik (Bulgaria) - 11/06/2013


Ekainaren 11n eta 12an, “BRIDGES FROM GREY TO GREENING JOBS” GREEN Proiektuko bosgarren topaketa transnazionala egin zen Balchiken (Bulgaria). Topaketa hartan, herrialde bazkideetan egindako esperientzia pilotuen berri eman zen. Haien bidez, Baliokidetasunen tresnaren testa egin zen. Tresna hori ikaskuntzaren emaitzen berri izateko eta emateko egin zen, baita emaitza horiek jasotzeko ere, eta haren bidez, Energia Berriztagarrien arloan aukeratutako hiru kategoria profesionaletako pertsonen ikaskuntza aztertzeko erabili zen.


[+] Gehio irakurri


[+] Gure newsletter-a kontsultatu