Greenjobs, Bridges from grey to green jobs, Aurrekariak

Eremu pribatuaCastellano | Euskera | English | Français | Lietuvos | български | Suomi

GREEN proiektuaren aurrekarien oinarrian, hiru errealitate daude:

  • Europar Batasunak % 75eko enplegu-tasa lortu nahi du, 20 eta 64 urte arteko emakume eta gizonetan, 2020. urterako. Bestalde, % 20 murriztu nahi du berotegi-efektuko gasen igorpena, energia berriztagarriek kontsumoaren % 20 beteko baitute.
  • Horretarako, 3 milioi langile behar dira hazkunde iraunkorrarekin lotutako lanetan aritzeko.
  • Ikaskuntza iraunkorra gakoa da hazkunde berdeak ematen dituen aukeren onurez baliatzeko.

[+] Gehio irakurri

 

 

GREEN proiektuaren aurrekarien oinarrian, hiru errealitate daude:

  • Europar Batasunak % 75eko enplegu-tasa lortu nahi du, 20 eta 64 urte arteko emakume eta gizonetan, 2020. urterako. Bestalde, % 20 murriztu nahi du berotegi-efektuko gasen igorpena, energia berriztagarriek kontsumoaren % 20 beteko baitute.
  • Horretarako, 3 milioi langile behar dira hazkunde iraunkorrarekin lotutako lanetan aritzeko.
  • Ikaskuntza iraunkorra gakoa da hazkunde berdeak ematen dituen aukeren onurez baliatzeko.

Europar Batasunak % 75eko enplegu-tasa lortu nahi du, 20 eta 64 urte arteko emakume eta gizonetan, 2020. urterako. Bestalde, % 20 murriztu nahi du berotegi-efektuko gasen igorpena, energia berriztagarriek kontsumoaren % 20 beteko baitute. Enplegu berdea sortzeko aukera ikaragarri handia da, eta garbi dago Gobernuak baduela nahikoa aitzakia enplegu horiek sortzea bultzatzeko, baina industriak ezin du dena bere gain hartu. Azken urteotan, nahikoa dokumentazio bildu dugu karbono-kontsumo apaleko ekonomia baten beharra eta hazkunde berde eta iraunkor bat lortzea aldarrikatzeko. Oinarria sendoa da, gobernuek krisi ekonomikoarentzako irtenbideak nahi baitituzte, eta, aldi berean, langabezia jaitsi nahi baitute, baina klima-aldaketaren ondoriozko eginbideak beteta. Ildo horretatik, energia-azpiegiturak berritu nahi dituzte, eta beste ingurumen-araudi batzuk ere bete. Ikerketak erakutsi duenez, inbertsio berdeak enplegua sortzeko baliabide garrantzitsuak izan daitezke; batez ere, energia berriztagarrien eta eko-eraikuntzaren arloetan.

Aurreikusi dutenez, 3 milioi langile behar dira hazkunde iraunkorraren arloan. Kopuru hori lortzea zaila da, ordea, ez baitago aditu nahikorik esparru teknikoetan eta kudeaketa-lanetan jarduteko. CEDEFOG erakundeak adierazi duenez, Europar Batasunak sistematikoki ahuldua du gaitasunen oinarria, eta horrek produktibitatea eta lehiakortasuna mugatzen du. Ikaskuntza iraunkorra gakoa da goi-prestakuntzako 16 milioi enplegu sortzeko eta, aldi berean, prestakuntza apaleko 12 milioi enplegu galtzea arintzeko, 2020ra begira. Goi-mailako eskulana izatea funtsezkoa da ekonomia lehiakor, iraunkor eta berritzaile bat garatzeko, 2020ko Europako Estrategiaren helburuekin bat eginez. EBko enplegu- eta prestakuntza-politiketan, lehentasuna izan behar dute ingurumenaren aldeko ekonomia bateranzko trantsizioan lagungarri diren aukerak.

Ikaskuntza iraunkorra gakoa da hazkunde berdeak ematen dituen aukerez baliatzeko. Komeni da mugarik gabeko ikaskuntza iraunkorraren alde egitea eta partaidetza hobetzea, denontzat, eta baita pertsonen ikaskuntza-emaitzak transferitzea, aintzatestea eta pilatzea, bai testuinguru formaletan, bai ez-formaletan, bai informaletan. Prestakuntza lortu nahi duten pertsonen ikaskuntza-emaitzak ebaluatu, eta emaitza horiek transferitzeko, aintzatesteko eta pilatzeko ahalegin handiagoa eginez gero, herritarrek hobeki ulertuko dituzte, oro har, ikaskuntza-emaitzak: emaitza gardenak izango dira, nazioz gaindi mugituko dira, eta estatu kideetan transferitzeko aukera izango da eta, hala dagokionean, baita estatuetan bertan ere, mugarik gabeko ikaskuntza-eremu iraunkor batean. Mugikortasunari eta kualifikazioak transferitzeko aukerari esker, nazio-mailan ere hobetu egingo da zenbait ekonomia-sektoretako eta lan-merkatuko kualifikazioa. Gainera, Europa mailako lankidetza garatu eta hedatu egingo da hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan.

Helburu hori lortzeko, Europako EQF eta ECVET gardentasun-tresnak sistematikoki erabiltzea eta sustatzea bultzatu dugu, Europa mailako baliabide bat izan dezagun energia berriztagarrien arloko langileen ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak aintzatesteko, transferitzeko eta kapitalizatzeko, gakoa baita garapen iraunkorraren erronkei aurre egiteko.